XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baiña, euskera ikasteko ta lantzeko kezkarik eta ardurarik gabe.

Orrela, euskerari buruzko maitasunik ez genuen nabaitzen.

Apaiztegian berriz... ez da sinisgarri erreza!.

Gasteiz'en, amabi urteko denboraldian zear, euskeraz... ez otoitz bat bera, ez kantu bat bera... ez genuen egiten.

Gerrate ta gerrate ondorengo urteak ziran!.

Baiña, auzi ori utzi dezagun orain, eliz-istorirako dato edo agiri bat bezela.

Apaizgintzako gure lenengo urteak, oso urte gorriak izan ziran, euskera aldetik.

Fonetika aldetik, gure jaioterriko itz eta mintzoak adibidez, eguzkixe, illargixe, mendixe, ibaixe:... t.a. entzuleen artean, irriparrea sortzen zuten.

Eta jendearen aurrean itz egitea, etzan erreza.

Gipuzkoera jator bat itz egiteko berriz, liburu ta iztegien laguntza bear zan.

Eta lanbide orrek, denbora asko galdurazten zigun.

Gerora, pixkat menderatu genduanean, atsegin pixkat artzen asi giñan.

Baiña, euskera idazten, noiztikan asi nintzan...? 1970'gn urte ingurutik.

Euskalerria Laterri osoa bezela gertakizun aundien bezperan aurkitzen zan.

Euskal idazleek aldizkarietan batez ere urduri ta keskati xamar ikusten ziran.

Erlijio aldetik, kultura aldetik, politika aldetik eta abar, naasi-maasi aundi bat ikusten zan.

Euskal aldizkarietan, idaz-gai jakingarri guztiak aztertzen ziran: Teoloji ta Filosofia. Politika ta kirolak. Jakintza ta Eziera auzia. Gizaki eskubideak eta askatasuna.

Marx eta gizarte arazoa. Freud eta sexu arazoa. Markuse eta gaztediaren jarrera... t. a..

Eta askotan, zeruko ta lurreko kristau argitasunik gabeak izan oi ziran.